gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 8, igandea
Koldo Mitxelena
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > KOLDO MITXELENA
KOLDO MITXELENA - KRONOLOGIA


KOLDO MITXELENA ELISSALT (1915 - 1987)


1915eko abuztuaren 20an Errenterian jaio zen Victoriano Luis Michelena Elissalt.
 

Haurtzaro eta gaztaroa

Euskal literaturarekin harremana oso gazterik izan zuen. Batxilerra ikasi eta lantegi batean ari izan zen batera. ELAn eta EAJn afiliatu zen.

 

 

*****

Adina: 21 urte

Gerra, heriotza zigorra eta lehen gartzelaldia

. 1936ko irailak 15: Andatza mendian sartzen da lehen aldiz borrokan.

. 1937ko abuztuak 27: preso hartu zuten Santoñan.

. 1937ko irailak 7: epaiketa sumarisimoan, heriotza zigorra ezarri zioten.

. 1937ko urriak 9: heriotz zigorraren ordez 30 urteko espetxeratzea.

. 1943ko urtarrilak 13: zigorra 14 urtera mugatu eta kalera irten zen. Madrilen jarri zen bizi izaten.

 

 

*****

Adina: 31 urte

Bigarren gartzelaldia

. 1946ko apirilak 10: Madrilen atxilotu zuten.

. 1947ko azaroa: gerra kontseiluan bi urteko gartzela zigorra ezarri zioten.

. 1948ko apirilak 18: zainpeko askatasuna lortu zuen.

 

 

*****

Adina: 33 urte

Karrera topoan egin nuen

. 1946-1949: Filosofia eta Letretako ikasketak hasi zituen.

. 1948ko iraila: Hizkuntza Prerromanikoen Mintegia.

. 1949ko uztailak 2: Matilde Martinez de Ilarduiarekin ezkondu zen.

. 1950: Antonio Tovar ezagutu zuen.

. 1951: Filologia Klasikoko lizentziatura lortu zuen. 1951eko greba. Tovar, Agud eta Mitxelenaren Diccionario Etimológico Vasco obraren proiektua sortu zen.

 

 

*****

Adina: 37 urte

Estuasuna eta hazkunde intelektuala

. 1952: Euskaltzaindiko kidea, erdi ezkutuan.

. 1954: Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiko zuzendari teknikoa.

. 1955: Salamancako Unibertsitateko Manuel Larramendi katedran lan egitera gonbidatu zuten.

. 1956: gerra ondoren Euskaltzaindiak egindako lehen biltzarrean mintzalari izan zen. Salamancako Unibertsitateko eskola praktikoetan irakasle laguntzailea izan zen. Pariseko Societé Linguistique-ko kide izendatu zuten.

. 1958: Salamancako Unibertsitateko Manuel Larramendi katedrako arduradun izendatu zuten.

. 1959: Doktoradutza tesia egin zuen, Fonética histórica vasca.

. 1963: Real Academia de la Lengua Española-ko kide izendatu zuten.

. 1963-1964: Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako katedran euskal hizkuntzaritzako irakasle izan zen.

. 1965: Torrelavega eta Donostiako bigarren hezkuntzako institutuetan latineko katedra.

 

 

*****

Adina: 52 urte

Ezinbesteko halabeharra: unibertsitatea

. 1967: bere aurrekari penalak ezabatu zizkioten. Salamancako Unibertsitatean hizkuntzalaritza indoerupeoko katedra. Linguistic Society of America-ko kide izendatu zuten.

. 1968: Arantzazuko Batzarrean euskararen batasunari buruzko txostena aurkeztu zuen.
(Irudi1)(Irudi2)

. 1968-1970: irakasle Sorbonan (Hizkuntzalaritza), Pariseko École Practique des Hautes Études-en (Euskara).

. 1970: Salamancako Unibertsitateko Argitarapen Idazkaritzako zuzendari. Sociedad Española de Lingüística-ko kide izendatu zuten.

 

 

*****

Adina: 63 urte

Etxera itzultzea

. 1977-1978: Arabako Kolegio Unibertsitarioan.

. 1977: EAJren aurkezpena Errenterian.

. 1978: Euskal eta Indoeuropar Hizkuntzalaritzako irakasle EHU-n.

. 1979: Muga aldizkariaren aurkezpena. EHUko erretoreorde izendatu zuten.

. 1980: 33en agiria.

. 1982: Bordel III Unibertsitateak doktore honoris causa izendatu zuten.

. 1983: Hamburgeko FVS Stifung elkarteak Ossian saria eman zion.

. 1984: Bartzelonako Unibertsitateak doktore honoris causa izendatu zuten.

. 1985: EHUren omena jaso zuen. Lehen irakasle emeritu izendatu zuten.

. 1986. Eusko Jaurlaritzaren omena jaso zuen. EAJ eta EAren arteko zatiketa gertatu zenean, Mitxelena EAn gelditu zen.

 

 

*****

Adina: 72 urte

. 1987ko urriaren 11n Donostian hil zen.

Gora

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net